Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Arratseko ahotsak

Arratseko ahotsak

15,00

Author : Natalia Ginzburg

Bigarren Mundu Gerra bukatu da. Italiako herri batean -hiri ondoan dagoen edozein izan daiteke- eguneroko bizitzak hartu du bere martxa. Tommasino eta Elsa asteazkenero biltzen dira hirian. Hirian baino ez dira elkartzen. Herrian ez elkartzen saiatzen dira. Hala nahi izaten du Tommasinok.

 

“Eta jada hilabeteak dira horrela elkartzen garela, asteazkenetan, maiz baita larunbatetan ere, kaleko ertz hartan; eta gauza berak egiten ditugu: liburuak aldatzen ditugu “Selecta” liburutegian, eta gela batera joaten gara. Tommasinok alokatua du, Gorizia kalean, azken solairuan”.

 

Tommasinok, batzuetan, esaten dio Elsari: “Ez ahaztu ez naizela zurekin ezkonduko”. Eta Elsa barrez hasten da, eta esaten dio: “Badakit”. Eta Tommasinok: “Ez dut ezkontzeko gogorik. Ezkontzekotan, beharbada zurekin ezkonduko nintzateke. Aski al zaizu?” Eta Elsak: “Beharko”.

 

Itzultzailea: Pello Lizarralde.

SKU: Lit-21 Saila Etiketak: , ,

Natalia Ginzburg

Idazle eta editore italiarra. Familia judu eta antifaxista batekoa izateak markatu zion bizitza. Faxistek senarra erail zioten. Gerraostean Einaudi argitaletxeko editore hasi zen, Turinen. 1983an Italiako Alderdi Komunistako diputatua izan zen. Hiru eleberri argitaratu dizkiogu Igelan.

Maitasunari buruzko gogoeta kausi liteke istorioz-istorio; batez ere gerra osteko burgesiaren bizimodu eta giza-harremanetan. Badaude urtetan nagusitzen diren sentimendu bakanak, baina ez dago inoiz errealitateak mugatu edo eraldatuta abailtzen ez den harremanik. Maitasuna sentimendu ekidiezin gisa agertzen bada ere, beti daude haren gainetik gailentzen diren argitzalak eta pisu handiagoa dute hauek istorioen garapenean pertsonaia bakoitzaren ameskeria eta xedeen hastapenetan gerta litezkeen maitasun sentimenduek baino. Esanguratsua da, bestetik, politikak duen presentzia, gehienetan, zeharka bada ere, pertsonaien profila zehazterakoan hartzen duen pisuagatik. Dirudunek politika nola bizitzen duten islatzen da horrela; esaterako, zenbait pertsonaiak sozialista nahiz komunista tituluak bere egin arren, gehienetan urrunetik bizi dituzte, haien bizimodu eta tristeziekiko etengabeko kontraesanean.

Oier Guillanek, 2003ko abuzutauren 16an.

Itzultzailea

Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956). Natalia Ginzburgi dion miresmenak hurbildu zuen, besteak beste, Igelara bere lanak itzultzera. Euskal idazle zorrotz eta originalenen artean dago. Larrepetit eleberria da bere lanik ezagunena: Euskadi Saria eskuratu zuen 2003an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

162

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-51-3

Argitaratze data

2003/04/16

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!