No products in the cart.

  /    /  Mintaka  /  Bahitua

Bahitua

15,00

Author : Robert Louis Stevenson

Ballantraeko Premua, Bahitua, Altxor uhartea… liburu gutxi izango dira literaturaren esparru zabalean hainbeste irakurleren arreta merezi izan dutenak: herri, hizkuntza, kultura eta adin guztietako irakurleak liluratu izan ditu Robert Louis Stevensonek bere idazlanen xarma paregabeaz.

 

Stevensonengan idazlea eta obra maite ditugu, ameslaria eta ametsa, ipuin kontalaria -‘Tusitala’- eta ipuina, eta biek irauten dute pareko indarrez. Eta Bahituak bi alde horiek uztartzeko aukera ezin hobea ematen digu bere obra esanguratsuenetako bat ezagutzeaz gain berak hain biziki maite zituen Eskoziako bazterretan barrena eramango gaituelako ohizkoa zuen estilo fin, zehatz eta arinaz bere ‘alter-ego’tzat har genezakeen David Balfourren abentura zoragarriak direla medio.

 

Itzultzailea: Susana Preboste.

SKU: Min-03 Kategoria Etiketak: , ,

Robert Louis Stevenson

Idazle eskoziarra izan zen. Ingelesezko literaturako erromantizismo berriaren ereduetako bat da: eleberriak, poesia, saiakerak eta bidaia-kronikak idazten zituen. Idazle askok miretsi zuten, hala nola, Jorge Luis Borgesek, Ernest Hemingwayek, Rudyard Kiplingek edo Vladimir Nabokovek. Idazle garaikide hainbatek arbuiatu zuten ospe handiegia zeukalako eta ez zelako modernismoaren definizioan sartzen. Geroago, kritikoak Stevensonen ospetik haratago begiratzen hasi eta literaturaren betiko izen handien artean tokia egin izan diote. Euskaraz itzulitako bere lanak dozenatik gora dira.

Deskribapena

Susana Preboste (Iruñea, 1964). Linguistika ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Hizkuntza Plangintzarako
Ataleko burua Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

296

Neurria

11,5 x 19 zentimetro

ISBN

978-84-87484-20-9

Argitaratze data

1994/11/01

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!