Deskribapena
Xabier Aranburu (Segura, 1955). Zenbait hizkuntzatako autoreen obrak euskaratu du, tartean Paulo Coelhoren Alkimista ezaguna. Saiakera, haur eta gazte literatura eta komikia ere landu ditu.
Urtebetez elikatu du Annie Ernauxek Trois-Fontaineseko zentro komertzialeko Auchan hipermerkatura egindako bisiten egunkaria. “Beste era batera ikusten dira gauzak, idazteko behatzen badira”, idatzi du. Saltoki handien mundua azalduko digu, bada, idazleak. Erosketak egitearen alde “nekagarria” alde batera utzita, beste alderdi bati erreparatu dio Ernauxek: gizakien arteko hitzordu erraldoia omen dira, erabateko ikuskizuna. Sentipen pertsonalik eta oharrik gabeko zerrenda moduko horren bidez, subjektu literarioaren duintasuna iritsi du hipermerkatuak, denok, edo gehienok, joan ohi garen familia-giroko eremu horrek.
Deskatalogatuta.
Itzultzailea: Xabier Aranburu.
Liburuaren kontrazalean adierazten denez: “Saltoki handien mundua azalduko digu, bada, idazleak. Erosketak egitearen alde ‘nekagarria’ alde batera utzita”. Esango nuke, Ernauxen ekimenaren abiapuntua, berez, hori bera zela, saltoki handiei “barnetik” erreparatzea, halako lekuetan batzen den hutsaltasuna eta aniztasuna plazaratzea, marketin-estrategiak azaleratzea, bertako apaletako ausazko antolaketa zorrotz, zehatz eta ongi ikertua agerraraztea, bertan ematen diren ustezko kasualitateak kausalitate direla frogatzea.
Tramak ez dauka egitura klasikoa, eta tonua uniformea da, deskriptiboa. Indargune nagusia egilearen begiradan dago: begiratu ernea dauka Ernauxek, eta argi eta zorrotz interpretatzen du ingurua. Batez ere klase sozialei dagozkien oharrak aurki ditzakegu, aberastasunaz, gizon-emakumeen arteko desorekei buruz, eta, oroz gain, supermerkatuen funtzionamenduaz. Adibide bat: “Horra kutxa automatikoen perbertsioa: kutxazain arruntetan, langile geldoak bereganatzen du bezeroen haserrea [mantso ari bada]; hemen, bezeroak”. Esaldiak eman dezake Ernauxen tonuaren berri. Gainerakoan, estilo xumez idazten du, anpulotasunik gabe eta jario orekatuan.
Xabier Aranburu (Segura, 1955). Zenbait hizkuntzatako autoreen obrak euskaratu du, tartean Paulo Coelhoren Alkimista ezaguna. Saiakera, haur eta gazte literatura eta komikia ere landu ditu.
Orrialde kopurua | 70 |
---|---|
Neurria | 12 x 20 zentimetro |
ISBN | 978-84-943560-9-4 |
Argitaratze data | 2015/11/01 |