Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Beltza  /  Betiko loa

Betiko loa

5,00

Author : Raymond Chandler

Sternwood jeneral erretiratuak ez du bakerik bere azken urteetan. Petrolioarekin aberastua da, baina etxean badu nahiko lan. Bi alaba ditu: bata jokalaria eta bestea tentel bezain beroa. Bazka ezin hobea gangster eta besteren bizkar bizi nahi dutenentzat.

 

Philip Marloweri egokituko zaio neska hauen ibilera arriskutsua dela eta, xantaia kasu bat argitzea. Argitzea edo iluntzea. Zeren txantaia hori hariaren mutur bat besterik ez baita. Muturretik zenbat eta gehiago tiratu, orduan eta gehiago katramilatuko baita mataza.

 

Baina hau ez da «beste detektibe batek» argituko duen «beste kasu bat». Philip Marloweren begirada nolakoa den da axola duena, haren ikuspegia, eta hitzerdika nahiz zuzenean botatzen dituenak.

 

Itzultzailea: Iñaki Ibañez.

SKU: Bel-08 Saila Etiketak: , , ,

Raymond Chandler

Eleberri beltzaren sortzaileetakoa da. Bere pertsonaia kutuna, Philip Marlowe, literatura eta zinemaren detektibe ezagunenetakoa da. Gurasoak banandu ondoren, Chandler amarekin hazi zen Ingalaterran, eta Londresko Dunwich Collegera joan zen, nahiz eta bere hezkuntzaren zati bat Alemanian eta Frantzian ere eman. Gobernu britainiarreko funtzionario bezala esperientzia labur bat izan ondoren, kazetaritzan aritu zen. Kanadako Armadan izena eman zuen Lehen Mundu Gerran Frantzian borrokatzeko. Gerra amaitu ondoren, pulp kontakizunak idazteari ekin zion bete-betean, genero beltzeko beste idazleengandik bereizten zen estilo propioa garatuz. Chandlerrek ez zuen bere lehen eleberria argitaratu 51 urte bete arte. Bere emaztea hil ondoren depresio batean erori zen eta bere alkoholiko izaerak okerrera egin zuen, 1959an zendu zelarik.

1939. urtea zen, urte erabakigarria, inondik ere. Krisia, gerraren bezpera. Eta erdi-erdian Marlowe, sailkatzen zaila. Hona hemen Nosey Parkerren hitzak, argigarri izan daitezkeelakoan: “Nobela beltzaren alorrean pertsonaia borobila dugu Marlowe, borobilik bada: hogeigarren mendeko zaldun erraria, ez diruak, ez emakumeek, ez botereak eros ez zezaketena. bere kode moralaren zerbitzaria bai, baina ez beste ezeren, ezbeste inoren morroi”. Indibidualista eta ziniko, erantsiko nuke. Baina ez dira ezaugarri horiek niri gehien gustatzen zaizkidanak. Nobela egiteko modua egiten zait deigarria: deskripzioak justu, elkarrizketa arinak baina era berean sakonak, ironia, erremateko esaldiak Ezin bukatu hala ere, itzultzailearen lana goraipatu gabe. Oso polita euskaraz, bizi-bizia, erritmoz arin. Neurriko itzulpena, alegia.

Felipe Juaristik, 1996ko uztailaren 20ean.

Edizio honen hitzaurrean Nosey Parker-ek dioenez, halako pertsonaia nork hil zuen jakiteko asmoz Chandlerri galdezka joan eta honen erantzuna izan omen zen: “Ez dut ideiarik ere, aizue”. Zernahi modutara, korapilo hori ez da nobelaren zinezko koloreaz —beltzaz, alegia—, gozatzeko aitzakia. Oroz gain, Philip Marloweren inguruan eho kosmologia ilunak du ardura; euripeko giro pisuak du inporta. Irakurlea gogobeteko da, hainbatetan.

Miel Anjel Elustondok, 1995eko anduaren 9an.

Itzultzailea

Iñaki Ibañez (Donostia, 1959). Enpresa Zientziak ikasi, eta euskara irakasle izana. Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasi zuen, eta Gipuzkoako Foru Aldundian aritu izan da itzultzaile. Misterio eleberriez gain, Joseph Conraden Ilunpeen bihotzean ekarri du euskarara.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

294

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-21-6

Argitaratze data

1995/08/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!