Deskribapena
Xabier Paya Ruiz (Donostia, 1969). Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUn, lehendabiziko promozioan. Birminghamen (Ingalaterra) ibilia da euskarazko irakurle, eta interprete ere jardun du. Bertsolaritzaren munduan ere badu itzalik, 2006an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi baitzuen. Tennessee Williams eta Calderón de la Barca euskaratu ditu Literatura Unibertsala bildumarako. Donostia 2016ko Kultur Zuzendaria izan zen.