Denak hasperenka
€15,00
Author : Gianni Celati
Beti lasterka eta ihesi ibiltzen dela-eta Garibaldi deitzen dioten mutiko baten bizitza eta abenturak dira. Izan ere, beti ihesi dabil bere aita zakar eta neurastenikoarengandik bere anaiarengandik, liburu gehiegi irakurtzen dituelako, eta bere familiako gainerakoengandik, alproja hutsak baitira.
“1971n Estatu Batuetara joan nintzen, eta han sortu zen Denak hasperenka. Herrixka batean bizi nintzen, muino baten behealdean, eta nire bizilagunak ziren bi irlandar, New Jerseyko judu bat, Bombayko indiar bat, Osakako japoniar bat eta bi amerikar zuri eta protestante, Bostongoak. Nahaste etniko hartan, hazi nintzeneko familiako hizketa etortzen zitzaidan gogora. Eta horrek idazteko gogoa ematen zidan, beharbada bizimodu hura –pertsonaia mitikoz, amorrazio zaratatsuz, amodiozko tirabira eta irrika bridagabez osatua— hain baitzegoen urrun, non ia mundu imaginarioa bihurtua baitzen ordurako”.
Itzultzailea: Pello Lizarralde.
Haurtzaroa eta nerabezaroa Ferrarako probintzian igaro zituen. Ingeles literaturan lizentziatu zen, James Joyceri buruzko lan batekin. Ezagun bihurtu zuen trilogiaz eta gainontzeko bere literatur lanez gain, itzultzaile moduan ere uzta oparoa du: Jonathan Swift, William Gerhardie, Herman Melville, Stendhal, Louis Ferdinand Céline, Mark Twain, Roland Barthes, Jack London, Henri Michaux edo Georges Perec itzuli ditu italierara. Horrez gain, dokumental zuzendaria ere bada. Brightonen bizi izan da urte luzez.
Memoriak, izan ere, gauzak puskaka eta zatika ekartzen dizkigu askotan, gogoratutakoak nahasiz eta bere kasa osatuz, amets-kutsua ezarriz oroitzapenei. Bidaia hartatik gogora etorritakoak lotzeko eta josteko, inprobisazioa erabili zuen, eta, horretarako, kontatzen duenez, mendira ibiltzera joan eta handik bueltan hasten zen idazten, neka-neka eginda zegoenean. Emaitza, berak erabilitako irudia erabiliz, jazz musikaren moduko zerbait da, bai edukiaren aldetik bai formarenetik. Aurreko liburuak ere badu horretatik zerbait (ez dira alferrik trilogia bereko bi ale). Izan ere, narratzaileak aipatu arren “kontatzen dituenak ongi gogoratzen dituela, oroimenean hurbil balitu bezala eta ez urrun, eta gertatu ziren bezala kontatu nahi dituela”, esan behar da Celatik liburua Estatu Batuetan zegoelarik idatzi zuela, eta, aitortzen duenez, kontatzen zituenak ongi ezagutzen bazituen ere, etxetik hain urrun egonda, ia ametsezkoak, alegiazkoak, bihurtuak omen zituen ordurako.
Ander Irizarrek, 2006ko urtarrilaren 8an.