No products in the cart.

  /    /  Literatura  /  Emakume ezezagun baten gutuna

Emakume ezezagun baten gutuna

6,00

Author : Stefan Zweig

Emakume ezezagun baten gutuna Stefan Zweig ek idatzitako nobelatxo labur baina handi bat da. Gutun luze eta gartsu batek osatutako nobela honetan, emakume batek, hil baino lehen, bere bizitzako amodio handi eta bakarra izan dela adierazten dio R. idazleari. Neskato bat besterik ez zenean maitemindu zela eta bizitza osoan isilean maitatu izan duela, beraren oharkabean. Emakumeak gutunean banan-banan kontatzen dizkio gizonari xehe-xehe elkarrekin egondako bakoitzean gertatutako gorabehera guztiak. Honela hasten da gutuna: “Hau irakurtzen duzunean, hila izango naiz”.

 

Itzultzailea: Edorta Matauko.

SKU: Lit-27 Kategoria Etiketak: , ,

Stefan Zweig

Oso ezaguna izan zen XX. mendeko lehen hamarkadetan, bere kontakizun, eleberri, saiakera eta biografiei esker. Jatorriz judua, familia aberats batean jaio zen eta Filosofia ikasi zuen Vienako Unibertsitatean. 1901ean argitaratu zuen bere lehen poema-liburua, eta, ordutik, jarduera bizia izan zuen hainbat alorretan eta generotan, saiakeratik eleberrira edo antzerkira erraz mugituz. Gerraren aurkako jarrera etikoengatik nabarmendu izan zen beti. Austria eta Alemanian nazionalsozialismoak izan zuen gorakadaren ondoren, Londresera egin zuen, bere jatorri juduak eta jarrera bakezaleak posizio deseroso batean jarri baitzuten. Erregimen naziak bere obra debekatu zuen. 1942an, Alemania naziak gerra irabaziko zuela eta mundua bere idealen mende jarriko zuela sinetsita, bere buruaz beste egin zuen bere bigarren emaztearekin batera.

Kontakizun oso laburra izanda ere, intentsitate handikoa dugu liburua, “samurra eta lazgarria aldi berean”, Edorta Matauko euskaratzailearen hitzetan. Emakume batek beti maite izan duen gizonari gutun batean azaltzen dio haur bat zenetik nolako maitasuna izan dion, nahiz eta hura ez den sekula horretaz ohartu eta jabetu.

Ander Irizarrek, 2006ko apirilaren 16an.

Ingurua zertzelada llaburretan marrazten du idazleak: Austria, gerrarteko garaian (Oteitzak esperantzaren gizakiaren garaia esaten zion arren, hura ere nahiko garai lastimagarria izan zen, batez ere Gerla Handia galdu zuten herrialdeetan). Izan ere, gizartearen gaineko aipuak zeharka baino ez dira azaltzen lerroarteetan. Nolanahi ere, arinkeria litzateke esatea liburuko unibertsoa gutunaren idazlea (emakumea) eta irakurlea (gizona) baino ez direla, bain batzuetari hala ematen du. Argi dago gizonaren egoera soziala atsegin duela emakumeak, eta huraxe eskaini nahi izango dio semeari, kosta ahala kosta, “arloteen hizkera baldarra” ez izateko eta “txiroen arropa zarpail kirasduna” ez janzteko. Horrexek liluratu zuen, gainera, emakumea, gizonaren dotoreziak, zerbitzariak, liburu piloak…

Iñigo Roque Eguskitzak, 2005eko azaroaren 19an.

Deskribapena

Edorta Matauko (Gasteiz, 1950). Alemanetik ekarri du lan gehien euskarara. Narratibaz gain, saiakerak ere itzuli izan ditu. Raul Zelik kazetari alemaniarraren liburuak euskaratu ditu.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

64

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-61-2

Argitaratze data

2005/10/01

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!