Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Eros tren txinatar batean

Eros tren txinatar batean

12,00

Author : René Despestre

Pekindik Jugoslaviara, Paristik Brasilera edo Haititik Japoniara hedatzen diren lur zabaletan Eros ausartak gorputz gazteetan isuritako graziez gozatzeak beti ekarri ditu buruko minak, burukoak eta bihotzekoak eta beste zenbait aldetakoak, buruhausteak eta hausturak, era guztietakoak.

 

Lurralde horietan barrena ibiliko gara Erosen trenaren etengabeko kulunkan René Depestre poeta beti-gaztearen eskutik, Bederatzi istorio amodiozko eta azti ipuin bat azpititulutzat daraman liburu honetan.

 

Gaztetan ibilitako lurraldeetako hotz-beroez ariko zaigu Karibe aldeko lur, ur eta gorputz beroetatik erbesteratu behar izan zuen poeta, heldutasuneko baina inoiz erabat baretu gabeko begirada umoretsuaz.

 

Itzultzailea: Joxan Elosegi.

SKU: Lit-49 Saila Etiketak: , , ,

René Despestre

Haitiar idazlea da. Oso gazterik hasi zen idazten, eta hogei urte bete zituenerako argitaratuak zituen bi liburu, ospe handia eman ziotenak. Zenbait lagunekin batera, abangoardiazko arte-aldizkari bat argitaratu zuen, Ruche, 1945ean. Diktadurak zentsuratu egin zuen aldizkari hura eta Deprestre kartzelatua izan zen. Espetxeratze hark istilu larriak eragin zituen Haitiko hirian, eta tropak kalera irten ziren protesta zapaltzera. Horren ondoren Depestre erbesteratua izan zen. Harrezkero Frantzian bizi izan zen, eta Parisen sortu zen Négritude kultura-mugimenduko kide egin zen. Kuban bi hamarkada eman zituen. 1980az geroztik Okzitanian bizi da.

Itzultzailea

Joxan Elosegi (Irun, 1955). Filologian lizentziaduna da, eta itzulpengintzan dihardu lanbidez. Zenbait literatur lan ditu euskaratuak frantsesetik, hala nola Literatura Unibertsala bildumako Zazie metroan, Raymond Queneaurena.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

172

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-939459-9-2

Argitaratze data

2013/11/25

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!