Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Beltza  /  Galbidea

Galbidea

6,00

Author : James M. Cain

Phyllis Nirdlinger, petrolio putzuetan lan egiten duen gizon baten emaztea, etxean dagoela, Walter Huff aseguru saltzailea agertu da poliza bat berritzera. Senarra ez da etxean, eta te bat hartu bidenabar, Phyllis bizitza-aseguruez galdezka hasten da. Walter Huffek ez du denbora asko behar izango han zerbait makurra badela ohartzeko. Bizitza-aseguruak norberak eskatzen ditu, ez bestek. Baina emakume honrrek senarraren asegurua egin nahi du, eta gainera haren oharkabean…

 

Baina emakume haren txorkatilako kate-urrearen parekorik non aurkitu?

 

Barbara Stanwick eta Fred Mac Murrayrekin Billy Wilderrek zine beltzean egin zuen saio bakarrean, jenero beltzeko pitxi eder bat lortu zuen. Raymond Chandler aritu zen gidoilari lanetan eta Perdición edo Assurance sur la mort titulupean ikusi ahal izan da inguruotako pantailetan.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Bel-02 Saila Etiketak: , , ,

James M. Cain

1892an jaio zen Annapolisen. Eleberri beltz amerikarraren idazle handienetakotzat hartzen da, Chandler edo Hammeten maila berean. Opera-abeslari bihurtu eta Lehen Mundu Gerran borrokatu ondoren, Cainek kazetari lan bat eskuratu zuen, idazle moduan arrakasta lortu arte mantendu zuena. Bere lehenbiziko liburuak izan ziren borobilenak, eta Billy Wilder bezalako zuzendariek zinemara eraman zituzten. Ondoren idatzitakoekin ez zuen sona berbera lortu.

Baina hilketa perfektoaren mitoa gurari geldituko bada, ez da izango ikertzaile abil bati esker edo hiltzaileen deskuido barkezinen baten erruz, inon perfekziorik ez dagoelako baizik. Nola izango da, ba, perfektoa hilketa bat, hartara behartu direnen amodioa bera ere perfektoa ez denean? Hala, salatzen den ezkontza konbentzionalaren errutinatik odolaren itunez izenpetutako amodiorantz ez dago erdibiderik, maitasuna bera ez da posible, errukia ere posible izango ez den modu berean. Odolaren itunak ez du ziurtatzen garaipena.

Anjel Lertxundik, 1991ko irailaren 11n.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

174

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-41-4

Argitaratze data

2001/09/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!