Galton kasua
€11,00
Author : Ross Macdonald
Galton kasuan, Lew Archer detektibeak Anthony Galton aurkitu behar du, hogei urte lehenago etxetik alde egin eta desagertutako gaztea. Orain Galtonen amak, heriotza hurbil baitu, semearekin baketu eta bere ondarea utzi nahi dio. Archer detektibeak susmo txarra hartzen du, berehala konturatzen baita misterioaren pieza guztiak azkarregi hasten direla lotzen elkarrekin.
Ross MacDonaldentzat nobela hau mugarri bat izan zen, bai bere nobelagintzan, bai Archer protagonista duen sailean. Hammett eta Chandler maisuak abiapuntu harturik, haien protagonista Sam Spade eta Philip Marlowe baino detektibe hurbilagoa jarriko digu aurrean MacDonaldek. Idealista, bai, baina errealismoan oinarritutako idealismo batez hornitua, eta sistematik “kanporatutako” batek bezala ibili nahiago duena. Oinak lurrean izango ditu, eta horregatik bereizten da behin eta berriz han-hemenka aurkituko dituen idealista ameslariengandik.
Itzultzailea: Javi Cillero.
Kenneth Millarrek Ontarion ikasi zuen. Lizeoan Margaret Sturm idazlea ezagutu zuen eta 1938an ezkondu ziren. Bere ibilbidea literarioa pulp aldizkarietan hasi zuen Michigango Unibertsitatean ikasten ari zela. Orduan John Macdonald ezizenarekin idazten zuen, Margaret Millar izenarekin arrakastaz idazten zuen bere emaztearekin ez nahasteko. Ondoren, Ross Macdonald hartu zuen betirako. 1944tik 1946ra, itsasontzi baten transmisioetako ofiziala izan zen, eta unibertsitatera itzuli zen gero. Azken urteak bere liburuetan Santa Teresa moduan ageri den Kaliforniako Santa Barbaran eman zituen. Hammett eta Chandlerren oinordeko zuzena da.
Galton kasuko pertsonaiak nobela beltzetako pertsonaiak eite batekoak bilakatzen dituzten eta hain ohikoak diren konbentzionalismoez jantzirik badatozkigu ere, MacDonald ez da gelditzen pertsonaien azaleko itxuretan, pertsonaien barnealdera jotzen baitu, eta saiatzen da irakurleak itxuren gibelean ezkutatzen diren grina, sentimendu eta pentsamenduetan murgilarazten.
Inma Erreak, 2006ko abenduaren 18an.