Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Gauzak

Gauzak

15,00

Author : Georges Perec

Gauzak: 60etako istorio bat bizitzaz gozatu nahi duen gazte-bikote baten istorioa da: Jerôme eta Sylvie. Bizitzaz gozatzeko, ordea, bide bakarra dakite: “gauzak” eduki, gauzak eskuratu, gauzak erosi, jakina. Aberatsak balira… Baina gauzek berengan sortzen duten lilura, bizimodu lasai eta erosoa izateko irrika, ezin dute ase, hori ez baitago ikasketak utzi dituzten bi gazte hauen eskura: inkestak egitetik piso txiki batean estu samar bizitzera behartuak dira. Hiriko erakusleihoek zoriontsu izateko behar duten guztia eskaintzen diete. Eskaini eta zoriona agindu, bai. Ez, ordea, musutruk.

 

Georges Perec nobela honekin agertu zen letra frantsesen plazara. Renaudot saria irabazi zuen 1965ean, eta liburu miresgarri bihurtu zen belaunaldi batentzat. Handik laster, nobela honi kontrapuntua egiten dion beste bat idatzi zuen, Gizon bat lotan, gauzez batere arduratzeari uzten dion gazte baten istorioa.

 

Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun.

SKU: Lit-51 Saila Etiketak: , ,

Georges Perec

Eleberriak, poesia, saiakerak, antzerki-lanak eta zinemarako gidoiak idatzi zituen. Perecen liburuek konbentzionalismo guztiak apurtzen dituzte. Haien artean ez dute inongo antzik; ez zituen bi liburu berdin idatzi. Gurutzegrama, puzzle, akrostiko eta denbora-pasen maitale izaki, bere idazkeran hitzekin jolastea eta jolas hauek forma literario bezala erabiltzea gustatzen zitzaion. Desagerpena eleberrian, adibidez, e letra erabiltzeko debekua ezarri zion bere buruari, eta murrizketa horrek haien sormena eta irudimena bultzatu zituen.

Narrazioaren estiloari dagokionez, idazlearen bereizgarri diren izen eta adjektibo zerrenda amaigabeen bidez protagonisten pauso, pentsamendu eta sentipen bakoitzaren deskribapen xehea egiten da. Baina, zalantzarik gabe, are garrantzitsuagoa gerta daiteke Parisko kaleek, inguruko objektuek… espazio fisikoak pertsonaiengan eta haien bilakaeran nola eragiten duen arretaz aztertzea eta egileak bi osagai horien artean zein lotura bitxiak (gaixoak ote?) ezartzen dituen konprobatzea. Horiei tiraka, igaroan doazen subjektuen kontzientzia nahasien eskutik, Perecen mundu liluragarria deskubrituko dugu.

Iraitz Urkulok, 2014ko urriaren 12an.

Itzultzailea

Itziar Diez de Ultzurrun (Iruñea, 1967). Euskal Filologia ikasi eta Itzulpengintza Masterra egin zuen. Itzultzaile eta interprete hasi zen gero Nafarroako Gobernuko Itzulpen Atalean. Igelan hasi zen literatura itzultzen, eta 2010ean Vitoria-Gasteiz Itzulpen Saria jaso zuen Philippe Claudelen Linh jaunaren biloba itzulpenagatik. EIZIEko lehendakaria da 2019ko Batzar Nagusiaz geroztik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

102

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-939460-3-6

Argitaratze data

2014/06/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!