Hilabete bat Montalbanorekin
€17,00
Author : Andrea Camilleri
Hilabete bat Montalbanorekin liburua da Camilleriren mundu berezian eta Salvo Montalbano komisarioarenean sartzeko biderik egokiena.
XIX. mendean polizia eleberriak idazten hasi zirenez geroztik, asko izan dira beren bidea egin duten detektibeak, eleberri bakar batek ezarritako muga estuak gainditu eta sail oso bat osatu dutenak, bizitza propioa hartu eta, kasu batzuetan, letren mundura ekarri zituen egileari berari gain hartu diotenak. Edgar Allan Poe, Sir Arthur Conan Doyle, Raymond Chandler, Agatha Christie eta gisako klasikoen lumatik sortu zirenak albo batera utzita, gaur egun ere franko dira Europan irakurleen arreta bereziki bereganatzen ari diren detektibeak. Haietako bi ditugu Vázquez Montalbánen Carvalho eta Andrea Camilleriren Salvo Montalbano, izena idazle kataluniarrari zor diona, handia baita Camillerik Vázquez Montalbán zenari dion mirespena.
Montalbano komisarioa pertsona bitxia da (malenkoniatsua, fatalista, hiztun paregabea, kultua, zorrotza), irakurle porrokatua, eta izugarri maite duena bai bere lurra, Sizilia, bai bertako sukaldaritza ere. Estatuko poliziaren ordezkari, legearen eta justiziaren defendatzailea da, nahiz eta ez zaion askorik inporta legea urratzea kasuak argitzeko.
Siziliako Vigàta herri balizkoan argitu behar dituen kasuetatik abiatuz, mundua zergatik den halakoa ulertzen saiatuko da Montalbano.
Itzultzailea: Fernando Rey.
Pio X.a apezpiku eskolatik bota zuten, gurutze bati arrautza jaurti ondoren. Letren Fakultatean izena eman zuen arren, ez zituen ikasketak jarraitu, baina ipuinak eta poesiak argitaratzen hasi zen. Garai hartan, Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan, Italiako Alderdi Komunistan izena eman zuen. Montalbano komisarioa, bere pertsonaia ezagunena, Manuel Vázquez Montalbán idazle kataluniarrari omenaldia da. 69 urte zituela sortu zuen, eta arrakasta itzela izan zuen Italian 90. hamarkadan. Telebistarako serie bat izan zuen Montalbanok, Camillerik berak gainbegiratua.
Kasuz kasu, pista txiki batetik ebazpenetara heltzeko gai den pertsona argia ikusiko dugu, malenkoniatsua, nahiko zakarra bere langileekin. Nabarmentzekoa da bere literaturazaletasuna —aukera duen guztietan egingo du aipu literarioren bat—, baita filmei edo artelanei egindako erreferentziak ere. Gainera, gehienetan, komisarioak irakurtzen dituenak literatura jasoaren barruan sartzen diren idazleak dira —besteak beste, Sciascia, Proust, Musil aipatzen ditu—. Zer pentsa ematen du genero txikitzat jo izan den nobela beltzean literatura jasoa omen dena izatea komisarioak irakurtzen duena. Izan daiteke generoen arteko aldeak deusezteko bide, nobela beltzari duintasuna emateko modu, zuzeneko nahiz zeharkako erreferentziak ulertuko dituen irakurle bat erakartzeko saiakera.
Leire Lopez Ziluagak, 2012ko otsailaren 19an. Baten batek ez badu Montalbano ezagutzen, Igelak aukeratutako narrazio-bilduma honek irakurle berriari bide ondo egokia eskain-tzen dio jabetzeko gure komisario berezia nolakoa den: intuizio finekoa, ironikoa, zuzena —bere erara—, literaturazalea, mahaiaren aurrean ezpainak gozatu zalea, Sizilia bere lurrari atxikia…
Ander Irizarrek, 2012ko otsailaren 1ean.