Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Hoben-ordaina

Hoben-ordaina

18,00

Author : Ian McEwan

Bi gazte unibertsitarioren amodiozko istorio batean (Robbie Turner eta Cecilia Tallis) halabeharrezko oker bat gertatzen da. Robbiek desenkusazko gutun bat eman nahi zion Cecilia Tallisi, baina okerreko eskutitza –lizunkeriaz betetako zirriborroa– ipintzen du okerreko pertsonaren eskuetan: Briony Tallis, Ceciliaren ahizpa gaztea. Hamahiru urte besterik ez ditu, baina Robbiez maitemindua dago.

 

Gero, gauean, Lola lehengusina bortxatu egiten du norbaitek, eta ezin du identifikatu edo ez du identifikatu nahi bortxaketaren egilea, eta, haren ordez, Brionyk Robbie salatuko du, eta galbideranzko maldabehera ekarriko die Cecilia eta Robbieri. Bere jokabidearen ondorioez jabeturik, handik lau urtera, egindako hoben horren ordaina eman nahian, erizain boluntario gisa ariko da Briony Tallis II. Mundu Gerrako lehen urteetan. Ospitale horretara ekarriko dituzte, besteak beste, Dunkerketik erretiratzen ari diren soldadu ingelesak. Horietako bat, noski, Robbie Turner bera izan daiteke. Izan ere, bortxaketagatik bizpahiru urte espetxean eman ondoren, gerrara joateko baldintzan askatu baitute.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Lit-48 Saila Etiketak: , ,

Ian McEwan

Aita militarra zuen, eta Singapur, Tripoli eta beste zenbait lekutan bizi izan zen. Ikasketak utzita, Greziara joan zen. Aurrerago, Sussex eta East Angliako unibertsitateetan ikasi zuen. Bere lehen bi liburuek hautsak harrotu zituzten. Oso estilo landua erabili zuen, obsesio sexual, perbertsio eta heriotzazko kontakizun bitxiak idazteko. Lehenengo eleberriak ere, ama sotoan lurperatzen duten haur batzuei buruzkoa, gai horiek zituen oinarri. Giro klaustrofobiko hori alboratu, eta gerra, indarkeria edo damua izan dira bere obraren beste zutabeetako batzuk. Estiloari eutsi dio, ordea, beti bezain zorrotz.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

458

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-939459-7-8

Argitaratze data

2013/02/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!