No products in the cart.

  /    /  Beltza  /  Kez egindako erretratua

Kez egindako erretratua

9,00

Author : Bill S. Ballinger

Krassy Almauniskik hamazazpi urte bete zituenerako gauza bat garbi zeukan: bera jaio zen Chicagoko bazter-auzotik ihes egiteko edozertarako prest zegoela.

 

Horrekin batera beste zerbait ere bazuen bere alde: inguratzen zuten gizonezkoen ergelkeria nabarmena. Ohartzen zen oso erabilgarriak zirela, batek jakin behar duena jakinez gero. «Sexua oso garrantzitsua bide dun gizonentzat-egiten zuen bere artean-. Egun guztia horretan pentsatzen ematen baitute».

 

Gizonen burmuina suberatu eta bere su goriaz haiek erretzeko puntuan jarri ondoren, kea bezala ezabatzen ongi ikasi zuen. Baina bere lazorik makurrena Danny Aprili gorde zion, bere atzetik liluratuta aspertu gabe ibili zen gizonari.

 

Itzultzailea: Joxemari Iturralde.

SKU: Bel-05 Kategoria Etiketak: , ,

Bill S. Ballinger

XX. mendeko gidoilari eta nobela beltzeko idazle oparoenetako bat da. Wisconsineko Unibertsitatean graduatua, irakasle hasi zen Kaliforniako Unibertsitatean, non idazketa eskolak eman zituen. Gaztetan, publizitatean aritu zuen, eta irratian lan egin zuen. Laurogei gidoi baino gehiago idatzi zituen hainbat saiotarako, nahiz eta bere benetako bokazioa literatura izan. 1948tik aurrera, denbora osoz aritu zen idazle lanetan, eta handik gutxira lortu zuen arrakastaren gailurra, 1950ean, Les Grands Maîtres du Roman Policier saria jaso zuen eta 1956an zinemara eraman zuten Kez egindako erretratuarekin.

Deskribapena

Joxemari Iturralde (Tolosa, 1951). Filologia Erromanikoa ikasi zuen Iruñean. Ordutik irakaskuntzan dihardu, eta Euskara eta Euskal Literaturako katedraduna da. Pott Banda literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. Euskal PEN Klubaren sortzaileetako bat da, eta lehendakariordea izan zen. Erdaretatik ia hogei liburu euskaratu ditu. Euskaltzain urgazlea da.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

358

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-46-9

Argitaratze data

1992/10/30

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!