No products in the cart.

  /    /  Enigma  /  Koxka bat estuago

Koxka bat estuago

7,00

Author : Henry James

Henry Jamesek lehendik ere The Pupil eta What Maisie Knew idazlanetan haurren eta helduen arteko muga irristakorrak arakatzeari ekin zion arren, hamaika interpretazio ezberdin izan dituen eta sortarazten jarraitzen duen nobela labur eta zorrotz hau da, bai bere lanik ezagunena, bai bere estilo-eraginkortasunaren gailurrik garaiena. Eszenatokia alderantzira jiratako paradisu bat da, non, geure irudimenaren ahalmenaz baliatuz, irakurleok asmatu beharko dugun, -nobelako entzuleak bezala, izuaren izuz ixtorioa ia arnasarik hartu gabe irakurri ahala- testuak aipatu ere egiten ez duen Gaizkiaren izaera, sekula idatzi den etengabeko anbiguotasun erakustaldi bikainenaz gozatuz.

 

Itzultzailea: Joseba Urteaga.

SKU: Eni-03 Kategoria Etiketak: , ,

Henry James

William James filosofo ospetsuaren anaia 1843ko apirilaren 15ean jaio zen New Yorken. Londres, Paris eta Genevan ikasi ondoren, 1875ean Ingalaterran finkatu zen eta 1915ean ingeles herritartasuna lortu zuen. Jamesen lanaren ezaugarriak erritmo motela eta pertsonaien deskribapen sotilak dira, gertakari dramatikoak edo argumentu konplexuak baino gehiago. Jamesek ingeles eta estatubatuar literaturetan izan zuen ospea ez zen 1940ko hamarkadara arte sendotu. Bere pertsonaien barne bizitzaren deskribapen zehatzak barne bakarrizketaren aitzindarietako bat bihurtzen du.

Urte batzuk lehenago Bly etxean langile izan ziren baina dagoeneko hildakoen erresumako kide diren Peter Quint zerbitzariaren eta Miss Jessel haurtzainaren agerpen espektralek hautsiko dute Blyko giro baketsu eta paradisiakoa. Haurtzain berria, Quint eta Miss Jesselen izpirituen asmoen beldur, etxeko haurrak, Miles eta Flora, babesten saiatuko da, bere indar eta kemen guztiekin… Maisutasun handiz darama istorioaren kontaketa Henry Jamesek, Miss Jessel ordezkatzera etorri den haurtzain berriaren eskutik. Ez da nolanahiko emakumea hau, eta ezta irakurleari eskaintzen zaion kontaketa ere.

Juan Luis Zabalak, 1994ko martxoaren 13an.

Deskribapena

Joseba Urteaga. Igela argitaletxea sortu zuten hiru lagunetako bat izan zen, 1989an. Frantsesezko eta ingelesezko literaturaren ale garrantzitsuak ekarri izan ditu bildumara: Annie Ernaux, Truman Capote edo Henry Jamesen lanak itzuli ditu, esaterako.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

220

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-16-2

Argitaratze data

1993/09/30

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!