Deskribapena
Monika Etxebarria (Bilbo, 1963). Euskal Filologia ikasi zuen eta hainbat urtez aritu zen euskara irakasle AEKn. 1991n, Nafarroako Gobernuan hasi zen itzultzaile, eta egun itzultzaile-interpretea da Nafarroako Parlamentuan. Itzuliak ditu zenbait literatur lan Literatura Unibertsala bildumarako, tartean Danilo Kis-en Hildakoen entziklopedia (2006ko Itzulpengintzako Euskadi Sarian finalista). Halaber, Fernando Reyrekin elkarlanean Orhan Pamuk Nobel saridunaren Elurra euskaratzeko Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketa irabazi zuen, 2006an.