Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Enigma  /  Midasen kuttunak

Midasen kuttunak

5,00

Author : Jack London

Londonen literatur lanek batez ere Alaska eta Itsaso Urrunetan kokatutako ipuinak ekartzen dizkigute gogora: Oihanaren Deia Letagin Zuri, Hegoaldeko Itsasoetako Ipuinak… baina bada hortik kanpora ere ukitu zuen makina bat gai.

 

Horrelakoak bilduz osatu dugu ipuin bildumatxo hau. Ez dira Jack Londonen ipuinik adirazgarrienak. hauek misterioa eta ustekabea, fantasia eta bizimodu gogorra dituzte osagai.

 

Midasen Kuttunak izeneko ipuinak anarkista-talde baten jokabide gupidagabea azaltzen digu; Musuhutsen torturari ihes egiteko asmazio xelebre bat. Errainua eta Distiran ikusezintasunaren gaia erabitlzen du. Eta ilargi-mutur izenburukoak hilketa artistikoarena.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Eni-02 Saila Etiketak: , , ,

Jack London

Jack London izan zen John Griffith Chaney idazleak bere literatur lana sinatzeko aukeratu zuen ezizena. Hamalau urte zituela utzi zuen eskola, liburutegietako irakurketan oinarritutako prestakuntza autodidakta izan zuelarik. Zenbait urtez, marinel eta beste lanbide batzuetan lan egin zuen, eta ondoren Kaliforniako Unibertsitatean hasi zen ikasten, Berkeleyn. 1897an urrezko meategi batean hasi zen lanean, eta eskorbutoarekin gaixotu zuen. Oaklandera itzuli zen eta idazteari ekin zion, arrakasta handiz. Ameriketako Alderdi Sozialistako kide izan zen eta langileen kausen defendatzaile. Abenturazko bere kontakizunek kutsu politiko nabarmena zuten.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

128

Neurria

12 x 18 zentimetro

ISBN

978-84-87484-11-7

Argitaratze data

1991/09/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!