Deskribapena
Ainhoa Eder Zabala. Igelak baino ez daki nor den, emakume misteriotsu eta iheskorra da. Agatha Christieren eleberriak ditu pasio, eta itzulpen batzuk laga izan ditu Igelaren zingiran.
€19,00
Orient-Expresseko bagoi batean, trena elur bisutsak Jugoslavian geldiarazita dagoela, amerikar baten gorpua agertzen da, hamabi sastadaz hila. Ezinezkoa da hiltzailea kanpotik etorri izana: hona hemen, beraz, leku itxiko hilketaren arazo tipikoa, polizia-eleberriaren sail amaigabean idatzi den ospetsuenetako bat. Hercule Poirot detektibe belgikarrak susmagarrien artean ditu, besteak beste, printzesa errusiar bat, emakume amerikar fantasiatsu bat, hildakoaren idazkaria, bikote hungariar prestu bat, Indiatik itzuli den koronel bat eta bagoiaren antolatzailea. Hilketa ulertezina, ez bada, behintzat, pixkanaka gero eta argiago gelditzen bidaiari horiek kanporantz adierazten duten baino lotura handiagoa dutela elkarrekin…
Itzultzailea: Ainhoa Eder Zabala
Ainhoa Eder Zabala. Igelak baino ez daki nor den, emakume misteriotsu eta iheskorra da. Agatha Christieren eleberriak ditu pasio, eta itzulpen batzuk laga izan ditu Igelaren zingiran.
Orrialde kopurua | 342 |
---|---|
Neurria | 12 x 20 zentimetro |
ISBN | 978-84-87484-58-2 |
Argitaratze data | 2004/10/13 |
Ber. argitaratze data | 2021/11/30 |
Ber. ISBN | 978-84-123796-3-1 |