Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Ripley trebea

Ripley trebea

15,00

Author : Patricia Highsmith

Norbaitek idatzi du Patricia Highsmithek bere pertsonaiak armiarma batek bere sarean harrapatutako euliak bailiran tratatzen dituela. Ez dut uste hori horrela denik. Bere amodio eta gorrotoak pertsonaiengan islatzen ditu, dudarik gabe. Baina badaki estereotipoei ihes egiten, eta askotan hiltzaileak dira haren obrako pertsonaia erakargarrienak. Ez da ez, topikoetan aise erortzen den horietakoa. Sorginak laguntza eske doakionari eskaintzen dion begirada maitekorraz begiratzen diola esango nuke nik: gehienez ere azkenean ispilu bat edo emango dio, bere burua hobeto ezagutu dezan.

 

Itzultzailea: Asun Garikano.

SKU: Lit-10 Saila Etiketak: , ,

Patricia Highsmith

Mary Patricia Plangman Barnard Collegen graduatu zen, New Yorken. Argitaletxe batentzat lan egin zuen liburuen sinopsiak eginez, eta hogeita bi urterekin hasi zen idazten. New York eta Mexiko artean bizi izan zen denbora batez. Bere lanek Europan arrakasta handiagoa zutenez, 1963an Ingalaterrara joan zen, eta ondoren Frantzian eta Suitzan bizi izan zen. Oso pertsona introspektiboa zen, eta alkoholarekiko menpekotasuna zuen. Tom Ripley da bere pertsonaiarik ezagunena. Antiheroi, psikopata eta bizitza errazaren maitale honekin sona handia lortu zuen mundu osoan.

Nobela hauetan (Ripleyren nobeletan alegia) gaizkilea da istorioaren ardatza; gaizkilearen ikuspuntua da eskaintzen zaiguna. Eleberri honetako protagonista berezi xamarra da, haren nortasuna honela definitzerik badago. Alde batetik, badirudi ez duela inolako ezaugarri berezkorik, hau da, bere nortasunean ez dagoela defini dezakeen inolako ezaugarririk. Baina nortasun zehatzik ez izate honek ematen dio, bestaldetik, edozein nortasun hartzeko trebezia. Imitazioan, faltsifikazioan, plagioan, besteen nortasunetatik zurrupatzen duena erabiliz erakusten du Tom Ripleyk benetan zer den. Pertsonaia, edonola ere, nardagarri bezain erakargarria da, liluragarria batzutan, batez ere idazlearen trebeziari esker: Highsmithek mozorroaren atzean gaizkilearen egiazko aurpegia aurkitzen jakin baitu.

Javier Rojok, 2000ko martxoaren 29an.

"Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea.Lehenbiziko irakurraldia ziztu bizian doa, irakurtzen ari zarela ere ahantziz murgiltzen zara kontakizunean. Bigarrencan, aldiz, P. Highsmith sorgin bakartiak zeure gogoaz jabetzearren baliatu estrategiak aztertuz goza dezakezu, ikusgarria baita zelan atontzen duen pozoia bere eltze larrigarrian, amaraunean oharkabean sar gaitezen: suspensea; Tom negarrez Dickieren gurasoen oparia jasotzean; ezustekoak; Tomen adimenaren hoztasunaren eta aldi berean bortizkeriarako joera kontrolagaitzaren zantzuak, Freuden irakurle arretatsua izan zen Highsimithek sexu gurariaren gabeziarekin lotzen baitu dotore, aipatu gabe hots; eta oroz lehen ura, guztia setiatzen duen ura, ez baita hemen bizi iturri, baizik arrisku itogarri, eromen, heriotza finean.

Markos Zapiainek, 1999ko azaroaren 27an.

Itzultzailea

Asun Garikano (Legazpi, 1955). IRALE programako irakaslea. Literatur lan ugari ditu itzuliak Garikanok; batetik, Bernardo Atxagaren hainbat lan eman ditu gaztelaniaz; bestalde, hainbat autore ingeles itzuli ditu, besteak beste Robert Louis Stevenson, Patricia Highsmith, Prosper Mérimée, John Steinbeck eta William Faulkner.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

316

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-34-6

Argitaratze data

1999/10/08

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!