Deskribapena
Juantxo Ziganda (Iruñea, 1958 – Iruñea, 2008). Euskara irakasle hasi zen 1982an, Nafarroako Gobernuak antolatzen zituen euskara ikastaro trinkoetan. Geroago, berriz, 1988an, itzultzaile lanpostua lortu zuen; hain zuzen ere, Nafarroako administrazioan sartu ziren lehenbiziko zazpi itzultzaileetako bat izan zen. Euskararen aldeko lanean, aipatzekoa da, halaber, Iruñeko Arrotxapea auzoan D ereduko eskola sortzeko lanean buru-belarri aritu zela beste guraso batzuekin batera.