No products in the cart.

  /    /  Mintaka  /  Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia

Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia

18,00

Author : Mark Haddon

Christopher 15 urteko gaztetxo bat da. Oroimen, fotografikoa du. Badaki zein diren munduko, herrialde guztien hiriburuak, gai da erlatibitatearen teoria azaltzeko, eta baita 7.507 bitarteko zenbaki lehenak parra-parra botatzeko ere. Matematika, ulertzeko gai da. Unibertsoa ulertzeko ere bai. Beste pertsonak, ordea, ez ditu ulertzen. Bere etxeko soropilean bizilagunaren txakurra hilda aurkitu duenean, erabaki sendoa hartu du: hiltzailearen bila hasiko da eta hilketa-eleberri bat idatziko du. Baina hori ez da izango argituko duen misterio bakarra…

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Min-06 Kategoria Etiketak: , ,

Mark Haddon

Ingeles Literaturako lizentziaduna Oxfordeko Unibertsitatean, eta dibertsitate funtzionala zuten pertsonekin lan egin zuen. Telebistarako gidoilari gisa ere aritu zen, eta bi BAFTA sari irabazi zituen. Haddonen ibilbide literarioa haur eta gazte literaturaren eremuan hasi zen, batez ere Agent z protagonista zuten eleberriengatik, eta abentura horiek BBCk telebistako telesail moduan egokituak izan dira. Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxiak, bere arrakastaz gain, espektro autistaren nahastea aurkezteko moduagatik laudorioak jaso zituen.

Cristopherrek auzokoaren, Shears anderearen, txakurra hilik topatzerakoan abiatzen da nobela, eta txakurraren hilketa ezusteko horrek Cristopherren logikaren mekanismoak martxan jarriko ditu. Azken batean, Cristopher hobe komunikatzen da txakurrekin gizakiekin baino, eta txakurrekiko maitasun horrek gidaturik hilketaren ingurukoak ikertzeari ekingo dio. Eta idazteari; une oro idazte ekintzari ere erreferentzia egiten baitzaio, narratzailearen nortasunari koherentziaz lotzeko edo. Gure ikertzaile ezohiko honen galdetegiek ezusteko erantzunak topatuko dituzte, eta erantzun horien bilaketan Cristopherren hainbat egia ere kolokan jarriko dira. Cristopherrek ikertzaile lanak egitearekin batera, bere gurasoekin, psikologoarekin eta auzokoekin duen harremana helaraziko digu. Irakurleok, Cristopherren hitz horiek, gazteak berak ulertuko lituzkeen moldera uler genitzake, eta zuzen-zuzenean esaten diguna baino ez geure egin. Bere mundu-ikuskera geure egin. Baina, irakurbide horrekin batera, irakurleok ere haratago jo dezakegu, haratagoko bide ematen digu nobela honek. Alegia, Cristopherrek mundua irudikatzeko duen zuzen-zuzeneko eta irudiz irudiko komunikazio horren atzean, egon badagoela bestelako mundurik, bestelako zentzurik, bestelako sentimendurik. Gurasoen mundu-ikuskera, auzokoen mundu-ikuskera, psikologoaren mundu-ikuskera. Irakurleontzat, isiltasunak zentzua izan dezakeelako, izan ohi duelako, baduelako. Isilean eta zeharka dauden horien sentimenduek zuzen jo dute irakurle hau.

Iratxe Retolazak, 2006ko abenduaren 10ean.

Deskribapena

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

315

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-79-7

Argitaratze data

2006/09/01

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!