Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Beltza  /  Zaldiak akatzen ditugu ba…

Zaldiak akatzen ditugu ba…

5,00

Author : Horace McCoy

Horace McCoy ez da oso berandu arte ezaguna izan. Bere idazlanetan agertzen diren meritu eta merezimenduak oso jende gutxik ikusi zituen bere garaian.
Bere lehen nobela –Zaldiak akatzen ditugu ba…”– sail hau inauguratzeko aukeratu duguna, 1935.urtean argitaratu zuten, eta 1969.ean Sidney Pollack zuzendariaren eskutik izan zen zinera eramana (Espainian Danzad, danzad, malditos titulupean ezagutzen dena). Pelikula honek izan zuen arrakastak lortu zuen McCoy-ren idazlanekiko interesa piztea.

 

Zaldiak akatzen ditugu ba… ez da nobela luzea, baina bai bortitza. Garai hartako beste maisu amerikar bat dakarkigu gogora: Ernest Hemingway. Eta hau esatea ez da burugabekeria hutsa. Frantziako idazle existentzialistek Horace MxCoy, Hemingway eta Faulkner-ekin batera, garai hartako idazle amerikar ononetarikotzat zuten: Camus, Sartre, de Beavoir eta Malraux idazle haundiek McCoy-ren lehen nobela hau Ameriketako lehen nobela existentzialista bezala zeukaten. Izan ere, nobelan agertzen den Gloria pertsonaiaren nihilismoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Bel-01 Saila Etiketak: , ,

Horace McCoy

Nerabezaro gorabeheratsu baten ondoren, Estatu Batuetan zehar hainbat lanbide (saltzaile ibiltaria, taxilaria) izan zituen estutasun ekonomikoak eraginda. 25 urte zituela Frantziara joan zen Lehen Mundu Gerran borrokatzera. Behin itzulita, Black Mask aldizkarian argitaratu zituen bere lehen kontakizun laburrak. 1931n gidoilari zinematografiko bezala hasi zen, eta esparru honetan Raoul Walsh, Henry Hathaway edo Nicholas Ray bezalako zuzendariekin aritu zen. They Shoot Horses, don 't they? izan zen bere lehen eleberria, 1935ean argitaratua. Bere obra osoa izango zena definitu zuen: boteretsuen gehiegikeriak eta haien gutizia eta ziztrinkeria salatzen zuten eleberri beltzak (gordina eta errealista, basatia askotan) idatzi zituen.

Aipatutako bi ezaugarri horiek (hizkera bizi eta elkar hizketen erritmo aparta) “Zaldiak akatzen ditugu ba…” honetan ere orri bete ageri zaizkigu. Bestetik, nobela beltzak egileei eskatzen zien etengabeko berrikuntzaren barruan egile adierazgarrienetakoa dugu Horace McCoy, batik bat pertsonaiei kutsatutako ezaugarri psikologiko ezustekoengatik. Irakurketa arineko liburua, nola ez, baina ezusteko bat baino gehiago erakartzen duena.

Josu Landak, 1990eko otsailaren 18an.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

164

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-00-1

Argitaratze data

1989/11/01

Ber. argitaratze data

1999/05/19

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!