R.K. Narayan
Malgudiko ipuinak
. Malgudi Indiako balizko hiri bat da, R.K. Narayanek
bere eleberri eta kontakizun laburretan sortua. Haren
lan gehienak hiri horretan kokatuak dira, bere
lehenbiziko eleberritik hasita.
Narayanen kontakizunetan Txekhoven idazkeraren
sinpletasuna eta umorea aurkituko ditugu.
Faulknerrekin ere konparatu izan dute, herri
xehearen bizitasunaren gorespena eta begirada
maitekorra nabarmen dituelako. Jende arruntak
mundu aldakor batean egiten zuen bizimodu
arruntari buruzko kontakizunak dira. Idazkera
sinplea, arrandirik gabea eta argia da Narayanena.
Eguneroko bizitza du literatur gai, nahiz eta ipuin
indiarretara eta folklorera jotzeari muzin egiten ez
dion. Baina ez da exotismoaren bila ibiliko. Ez du
behar. Eguneroko bizitza ere aski txundigarria izan
daiteke.